Japonian kalte handiak eragin ditu azken 25 urteetako tifoirik bortitzenak

Berria -

2018ko irailak 5
TOKIO. Jebi tifoiak kalte handiak eragin ditu Japonian. Lerro hauek idazterakoan, zazpi ziren hildako pertsonak, eta 200 inguru zauritutakoak. 600.000 lagun, berriz, euren etxetik aterarazi zituzten, eta 600 hegaldi bertan behera utzi. Azken 25 urteetako tifoirik bortitzena izatea espero zuten agintariek; izan ere, orduko 160 kilometroko haizeteak eragin ditu. Tifoia bart zen lurrera iristekoa. Ryuta Kurora Japoniako Meteorologia Agentziako arduradunak zehaztu zuen lurrera iristean ere tifoiak «indar handia» izatea espero zela eta mendebaldean, ekialdean eta iparraldean euriteak eta olatu handiak eragingo zituela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna