Indarkeria matxista «egiturazkoa» dela salatu dute Nafarroako 97 udalek

2021eko azaroaren 20a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako 97 udalek bat egin zuten atzo azaroaren 25erako adierazpen instituzional batean. Berdintasun teknikariek sustatu zuten, Indarkeria bat, mila forma izenburupean, indarkeria matxistaren «egiturazko izaera» salatzeko: «Batez ere gizonei gogoeta sakon bat eskatu nahi diegu, andreekin nahi duten erlazioaren inguruan». Arabako Aldundiak, berriz, mikromatxismoei erreparatu die aurtengo kanpainan, Bada horrenbesterako lelopean. Hain justu, atzo gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, kalean bikotekidea jotzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.