250 burezur aurkitu dituzte Mexikoko hobi komun «erraldoi» batean

Berria -

2017ko martxoak 16
VERACRUZ. Mexikoko Veracruz hirian 250 burezur aurkitu dituzte hobi komun «erraldoi» batean. Jorge Winckler estatuko fiskalaren arabera, droga kartelen biktimen kaskezurrak dira: «Kartelek urte askoz desagerrarazi dituzte hainbat pertsona, agintarien onespenarekin». Bi burezur identifikatu dituzte soilik, eremuaren %30 ikertu ostean. Gainontzeko inguruak ikertzean, lurperatuta dauden gorpuen kopurua «nabarmenki» handitu daitekeela uste du fiskalak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna