Mexikon dozenaka hildako utzi ditu lurrikara batek

2017ko irailaren 20a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. Ritcher eskalan 7,1 gradura iritsi den lurrikara batek astindu zuen atzo Mexiko, berriro, eta kalte handiak eragin zituen azpiegituretan. Irailaren 7an 8,2 graduko beste lurrikara bat gertatu zen, eta bi aste eskaseko epean errepikatu da. Mexikon 13:15 zirela gertatu zen lurrikara —Euskal Herrian, 20:15—. Atzo oraindik argitzeko zeuden lurrikararen eragin guztiak, baina Moreloseko estatuan 40 pertsona gutxienez hil zirela jakinarazi zuen gobernadoreak. Mazon beste bi hildako eta Pueblan beste bi ere zenbatuak zituzten erredakzio hau ixteko orduan. Mexiko Hirian eta inguruetan, argindarra moztu eta hainbat etxe bota ere egin ditu lurrikarak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.