Palestinako gobernu batasuna arriskuan jartzea egotzi dio Hamasek Abbasi

Berria -

2014ko irailak 9
RAMALLAH. Fawzi Barhum Hamaseko bozeramaileak gogor erantzun dio Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteari. «Abbasek adiskidetzea suntsitu nahi du, eta amerikarren eta israeldarren jokoan erori da». Batasuneko gobernua sortu eta hiru hilabetera, Al-Fatahen eta Hamasen arteko harremana garraztu egin da azken asteotan, Israelek Gazari eginiko erasoa bukatu zenetik. Abbasek iragan asteburuan adierazi zuen Hamas botereari eutsi nahian ari dela Gazan. «Hamasekiko aliantzak etorkizuna izango du armak Palestinako Estatuaren kontrolpean geldituko direnean».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna