Fergusonen piztutako istiluak AEBetako 170 hiritara zabaldu dira

Poliziak, manifestari bat atxilotzen Ferguson hirian.
Poliziak, manifestari bat atxilotzen Ferguson hirian. TANNEN MAURY / EFE

Berria -

2014ko azaroak 27
WASHINGTON. Udan Fergusonen (Missouri, AEB) Michael Brown gazte beltza tiroz hil zuen polizia ez auzipetzeko erabakiak istilu larriak eragin ditu. Matxinada AEB guztietara hedatu da, eta 170 hiri handitan behintzat manifestazio jendetsuak egin dituzte. Bigarren protesta gauean, gutxienez 45 lagun atxilotu zituzten. Darren Wilson polizia zuriaren adierazpenek ez dute lagundu giroa baretzen: esan du «kontzientzia lasai» daukala eta berriro, egoera berean, berdin jokatuko lukeela. Brownek ez zeraman armarik Wilsonek tirokatu zuenean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna