PRIren egoitza bati eraso egin diote irakasleek Mexikon

Berria -

2014ko azaroak 12
CHILPANCINGO. Guerrero estatuko hiriburuan PRI alderdiaren egoitzari eraso egin diote ehunka irakaslek, eta istiluak izan dituzte poliziekin. Ayotzinapako 43 maisu-maistra ikasle Igualan desagertu zirenetik, protestak gogortu egin dira Mexiko osoan zehar.