Afganistanek segurtasun akordioak sinatu ditu AEBekin eta NATOrekin

Berria -

2014ko urriak 1
KABUL. Axraf Ghanik presidentetza hartu eta biharamunean, Afganistanek segurtasun akordio bat sinatu du AEBekin, eta beste bat NATOrekin. Akordio horien ondorioz hurrengo urtean atzerriko 12.500 soldadu egongo direla aurreikusi dute aldeek; tartean, AEBetako 9.800. Gaur egun, ISAF misioak 48 herrialdetako 41.124 soldadu ditu Afganistanen, AEBetako 28.970 barne, NATOren arabera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna