Sestaoko ACBk EBITDA positiboa lortu du 2017an

2018ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Sestaoko altzairutegi historikoaren arduradunek iazko urteari begirako ekoizpen kantitatea bete dute, eta zertxobait gainditu dute, gainera. Guztira 310.200 tona ekoitzi dituzte 2017. urtean. Hilero 25.000 tona ekoizteko konpromisoa hartu zuen Arcelor Mittalek, enpresa itxiera arrisku bizian egon eta gero. 2016ko irailaren 9an ekin zion berriro jarduerari, urte horretako otsailaz geroztik itxita egon ondoren. 2018rako ere helburu bera jarri dute, hilero 25.000 tonako ekoizpena egitea, hau da, lantegiak duen gaitasunetik behera.

Gaur egun, goizeko eta gaueko txandetan egiten dute lan beharginek, aste barruan, eta hiru txandatan asteburuetan. 2018rako hamar milioi euroko inbertsioa iragarri du zuzendaritzak. Diru hori I+G atalerako baliatuko duela dio; joan den urtean ere pareko inbertsioa egin zuela jakinarazi du. Munduko merkatuaren eskaera batez beste %2 handituko dela dio Arcelor Mittalek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.