EBn, langabezia 2008ko iraileko mailara jaitsi da

2018ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
BRUSELA. Hamar urte igaro ondoren, krisiaren hasierarako mailara itzultzen ari da langabezia Europako Batasunean.2018ko otsailean, EBko biztanle aktiboen %7,1 zeuden lanik gabe, 2008ko irailean bezainbeste. Guztira, 17,63 milioi dira, urtarrilean baino 200.000 gutxiago, eta duela urtebete baino ia bi milioi gutxiago.

Langabezia tasa handiagoa da euroaren eremuan (%8,5), han baitaude proportzionalki langabe gehien biltzen dituzten hiru herrialdeak: Grezia (%20,8), Espainia (%16,4) eta Italia (%10,9). Euskal Herria ere langabezia tasa handiko talde horretan legoke, Gaindegiak %10,2ko tasa eman baitzuen 2017. urtearen amaieran. Beste muturrean dago Txekia (%2,4).

Eurogunearen kasuan, 2008ko abenduko mailara jaitsi da langabeen portzentajea. 13,91 milioi dira, urtarrilean baino 130.000 gutxiago.

EBko batez besteko tasak aise gainditzen dituzte gazteek (%15,9) eta emakumeek (%7,4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.