Akordiorik ez sektore arteko batzordean

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Sindikatuak eta patronala ez dira gai izan sektore arteko akordioaren inpugnazioari erantzun bateratu bat emateko. EAEn sinatutako itunei lehentasuna ematen zien akordioa auzitara eraman zuen Espaniako ostalaritza kolektiboko patronalak, eta hilaren 26an izango da auzia. Sektore arteko akordioaren batzorde paritarioan bildutako guztiak ados jarri ziren inpugnazioa gaitzesteko, baina ez ziren urrunago iritsi. ELAk eta LABek diotenez, CCOOk eta UGTk uko egin zioten eskatzeari Euskal Herrian adostutako baldintzak Espainian hitzartutakoen gainetik ezartzea. Confebask batu zitzaien kanpoko esku hartzerik gabe negoziatzeko eskubidea aldarrikatzeari muzin egiteko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.