Mayren babes maila neurtuko dute udal bozek

2018ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
LONDRES. Theresa May lehen ministroak egun duen sostengu maila neurtze aldera, atzoko udal hauteskundeen emaitzei begira ariko dira gaur asko eta asko. Ingalaterran baino ez ziren egin bozak, baina maila nazionalera estrapolatuko dira. Mayk iazko hauteskunde orokorretan galdu zuen gehiengo absolutua, eta, ordutik, auzitan da buruzagi kontserbadorearen lidergoa. Brexit-aren ondoren sortutako arrakala gero eta handiagoa da, eta immigrazioaren kontrako politikek higadura eragin dute gobernuan.

Jeremy Corbyn buruzagi laboristak, berriz, gero eta babes zabalagoa dauka, eta atzoko udal bozen emaitzek susmo hori zenbateraino errealitatea den jakiteko ere balioko dute.

Erresuma Batua Europako Batasunean geratzearen alde egin zutenek laboristak babesteko joera daukate, eta ateratzearen alde egin zutenek, kontserbadoreen aldekoa. Bi alderdien arteko polarizazioa areagotu du galdeketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.