Palestinako lehen ministroari eraso diote Gazan

2018ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
GAZA. Rami Hamdallah Palestinako lehen ministroa atentatu batetik onik atera zen atzo, PAN Palestinako Aginte Nazionalak jakinarazi zuenez. Zisjordaniatik Gazara bidaiatu zuen Hamdallahek, Israel zeharkatuta, hiru ibilgailuko konboi batean. PANen arabera, leherketa bat gertatu zen konboia igaro zen gune batean, eta, autoek kalteak jasan bazituzten ere, ez zen inor zauritu. Gazako Barne Ministerioak esan zuen leherketa iparraldeko Beit Hanun hiritik gertu izan zela. Atentatuaren ondoren, Hamdallahek Gazako hondakin planta baten inaugurazioan parte hartu zuen.

PANek Hamasi egotzi zion erasoaren erantzukizuna, lehen ministroaren segurtasuna behar bezala bermatu ez zuelakoan. Alderdi islamistak atentatua gaitzetsi zuen, eta PANen akusazioak gogor kritikatu zituen. Twitter bidez adierazi zuen atentatuaren helburua izan dela «Gazako segurtasuna ezegonkortu, eta batasun nazionala lortzeko ahaleginak zapuztea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.