Turkiak Afrinen 148 zibil hil dituela salatu dute

2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
AFRIN. Siria barneko Kurdistango Afrin barruti autonomoko Osasun Sailaren arabera, Turkiak gutxienez 148 zibil hil ditu eremu horren aurkako erasoaldia hasi zuenetik —urtarrilaren 20an hasi zuen—. Horietako 26 adingabeak zirela jakinarazi zuen Angela Reso Osasun Saileko arduradunak agerraldi batean. Kurdistango Ilargi Gorria gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, adierazi du urtarrilaren 20-31 artean Turkiak sei aire erasotan eginiko «sarraskiak» dokumentatu dituela.

Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen bozeramaile batek atzo azaldu zuenez, Rex Tillerson AEBetako Estatu idazkaria datorren astean Turkiara joatekoa da, eta Afringo erasoaldiari buruz eztabaidatuko dute. Turkiak AEBei eskatu die Manbij hiritik tropak erretiratzeko, Ankarak kurduen milizien aurka jo dezan. Atzo, baina, Ryan Dillon AEBen aliantza militarreko bozeramaileak eta Paul E. Funk komandanteak miliziei bisita egin zieten Manbijen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.