155.ak jarraituko du, Sanchez presidente bada

2018ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
BARTZELONA. JxC Junts per Catalunyaren eta ERCren arteko elkarrizketek jarraitzen dute, eta ANCko presidente Jordi Sanchez Kataluniako presidentetzarako hautagai berria izateko aukera zabaldu da azken egunotan. Espainiako Gobernuak, ordea, «normaltasunaren» aurkako erabakia litzatekeela azaldu du. PPk adierazi duenez, 155. artikulua indargabetzeko, «legezkotasunaren aldeko gobernu bat» osatu beharko litzateke, eta ez «gaizkile posibleek osatua».

Inbestidurara begira, ordea, CUPek ez du hain gertu ikusten hiru alderdi independentisten arteko akordioa: «Oraindik urrun gaude». CUPeko parlamentari Carles Rierak atzo adierazi zuen hiruren arteko elkarrizketak ostiralean hasi zirela, eta denbora behar dutela JxCk eta ERCk azken asteetan adostutako akordioa aztertzeko. Halere, azaldu zuen alderdiko kontseilu politikoak martxoaren 3an erabakiko duenaren menpe dagoela euren boza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.