ZUZENDARIARI

Monarkiari ez! Erabakitzeko eskubidearen alde!

Gorripideako kidea
2014ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Francok hautatu zuten Juan Carlos Borboikoa errege izateko. Trantsizioan, indar faktikoen aginduz, zer erregimen mota nahi genuen galdetu gabe ezarri ziguten monarkia. Eta Espainiar Batasuna inposatu. Eta sistema kapitalista funtzionatzeko araudia behartu. Ia berrogei urte geroago, errege zaharrak, bere aita pontekoa izan zen diktadorearen antzera (bere semea Feliperen aldeko abdikaziorekin), dena lotuta utzi nahi du monarkiaren iraupena eta berau ordezkatzen duen sistema sozial eta politikoak bere horretan jarrai dezan.

Denbora, ordea, ez da alferrik igaro.

Monarkia eta berau ordezkatzen duen Estatu egitura, eta sistema sozial eta politikoa krisi larrian daude. Jendarteak, herriak eta nazioak jada ez daude prest aurpegi garbiketa batekin konformatzeko. Pertsona gisa, herri gisa, gure bizitzarako garrantzia duten gai ororen buruz modu librean erabakitzeko gai izan nahi dugu.

Autodeterminazioa eta errepublika!

Gora Euskal Errepublika!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.