ESK-k salatu du lehen mailako arreta «kolapso» egoeran dagoela

Bilboko Areilza osasun etxean egindako protesta, atzo. M.RAMIREZ / FOKU.
2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. Dozenaka osasun langilek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilboko Areilza osasun etxearen aurrean, ESK sindikatuak deituta. Egungo egoerak «egiturazko gabeziei» eta «inbertsio faltari» erantzuten diela salatu zuen Rafa Garzon ESK-ko kideak. Gainera, Osakidetzako egoerak «arlo laborala gainditzen» duela esan zuen, eta «arazo soziala eta politikoa» dela nabarmendu. Gaur ere izango dira protestak osasun etxeen aurrean, sindikatuek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.