Elurrak baldintzatutako lanuzteak aldundi eta udaletan

ELAren arabera, langileen lanuzteek eta mobilizazioek «eragin zabala» izan dute, denboralea gorabehera

Langileen kontzentrazioa, atzo, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
2018ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. ELA eta LAB sindiaktuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako eta foru aldundietako 30.000 langile deituak zituzten lanuzteak egitera atzoko. Egin zituzten lau orduko lanuzteak, eta «eragin zabala» izan zutela azaldu du ELAk, «Eusko Jaurlaritzako lan sailak ezarritako gehiegizko zerbitzu minimoak izanda ere». Elur jasak nabarmen baldintzatu zituen atzoko mobilizazioak, «izan ere, brigada, teknikari eta kale garbitzaileek ezin izan dute lanuzterik egin, egoerak hala eraginda, lanean egon behar izan dutelako». Udaltzainek eta suhiltzaileek ere ezin izan zuten egin lanuzterik.

Denboraleak oztopatu egin du mobilizazioa «bere zabaltasunean erakustea», azaldu du ELAk. Bilbo, Donostia eta Gasteizko manifestazio nagusiak, esate baterako, bertan behera utzi behar izan zituzten. Edonola ere, ELAk azpimarratu du langileen babesa jaso duela aurreko egunetako batzarretan, eta jarraituko duela lanean, negoziazio kolektiboa berreskuratzeko eta enplegu egonkorra defendatzeko, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.