EAJ «bahitu» nahi izatea egotzi dio Ortuzarrek EH Bilduri

Otegik Jaurlaritzari eskatu dio oposizioarekin hitz egin dezala; Ortuzarren «gorreria» kritikatu du Ahal Dugu-k

2019ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. Aurrekontuen gabeziari aurre egiteko legearen eta hura eztabaidatzeko moduaren inguruan kritikak egin dizkiote elkarri Jaurlaritza babesten duten alderdiek eta oposiziokoek. Radio Euskadin atzo eginiko elkarrizketa batean, Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak EH Bilduri egotzi zion EAJ «bahitu» eta Jaurlaritza «geldiarazi» nahi izatea, erakusteko gobernua ez dela «diotena bezain eraginkorra». Halere, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi eskatu die «argitu» dezatela beren jokabidea eztabaida horretan. Era berean, Iñaki Arriola Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak oposizioari eskatu dio legearen tramitazioan «gerrillak» uzteko eta «herritarren interesei» begiratzeko.

Gaiaz mintzatu zen Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzailea ere. Jaurlaritzak zenbait neurri lege egitasmo berean jaso dituela eta, Otegik eskatu dio hori «zuzentzeko» eta hitz egiteko oposizioko indarrekin, uste baitu Jaurlaritza, prozedura horrekin, «eztabaida galarazten» ari zaiela legebiltzarkideei.

Ahal Dugu-ko Komunikazio idazkari Andeka Larrea ere kritiko agertu da EAJrekin. Aurkeztutako alternatiben aurrean «gorreriaz» aritzea egotzi dio Ortuzarri, eta ohartarazi ez dutela onartuko «filibusterismoa» erabiltzea legebiltzarrean. PPko legebiltzarkide Laura Garrido Jaurlaritzarekin hitz egiteko prest azaldu da, betiere gobernuak PPren «lehentasunak» aintzat hartzen baditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.