CAFek tranbiak egingo ditu hiru hiritarako

2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
BEASAIN. Lehendik ere ondo betetako eskarien zorroa betetzen jarraitzen du Beasaingo tren konpainiak. 24 tranbia egingo ditu Europako hiru hiritarako, hain justu, Luxenburgorako, Friburgorako (Alemania), eta Lunderako (Suedia). Hiru kontratuen truke 100 milioi euro fakturatuko ditu. Aurtengo lehen lehen lau hilabeteetan 350 milioi euroren lanak lortu ditu CAFek.

Gipuzkoako enpresa handienak ohar bidez azaldu du hamabi tranbia egingo dituela Luxenburgoko Luxtranentzat, 40 milioi euroren truke. Lehendik ere lan egin izan du CAFek harentzat: 2015ean kontratu bat sinatu zuen 21 tranbia egiteko, eta dagoeneko martxan dabiltza zortzi. Oraingo tranbiak Urbos 3 modelokoak izango dira.

Hain zuzen ere, modelo berdinekoak izango dira Friburgorako ere. Alemaniako hirirako bost tranbia egingo ditu CAFek, eta lehendik entregatutako beste hamabi tranbiei gehituko zaizkie. Lunderako, halaber, Urbos 3 modeloko zazpi tranbia egingo ditu Beasaingo konpainiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.