FARCek ez du parte hartuko presidentetzarako bozetan

'Timochenko'-ren osasun arazoengatik eta politika egiteko topatutako «zailtasunengatik» hartu du erabakia

2018ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
BOGOTA. Rodrigo Londoño Timochenko zen FARC Herriaren Indar Alternatibo Iraultzailea alderdiaren hautagaia Kolonbian datorren maiatzaren 27an egingo dituzten presidentetzarako bozetarako. Baina bihotzean ebakuntza egin berri diote, eta hori dela eta hautagaia izateari uko egin dio.FARCek ez du beste hautagairik proposatuko, oraindik ere horretarako denbora duen arren. Horren berri eman zuen, hain zuzen, atzo, Luciano Marin Ivan Marquez alderdiko bigarrenak.

Kolonbiako Gobernuarekin bake akordioa sinatu eta gero, FARC — Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak zena— pasa den irailean bilakatu zen alderdi politiko. Marquezek atzo salatu zuen «zailtasunak» izan dituztela haien jarduera aurrera eramateko, eta, hori izan dela hautagaitza bertan behera uzteko beste arrazoia. Legebiltzarrerako hauteskundeak etzi egingo dituzte, eta gogoratu zuen kanpaina eten zutela, Timochenkori harriak eta arrautzak bota zizkiotelako herrialdeko hiru tokitan, gutxienez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.