Voxen «ukapena» salatu dute elkarte feminista ugarik

Berria -

2019ko urtarrilak 10
MADRIL. Hainbat euskal elkarte feministak salatu dute Vox alderdiak «indarkeria matxista ukatzen» duela. Espainiako Estatuko 60 erakunde batu dira gaitzespen hori egiteko, eta adierazi dute Voxek hauteskunde kanpainarako erabiltzen duela «gezur» hori. Besteak beste, Haurralde fundazioa, Gaurko Andreak, Malen Etxea eta Plazandreak euskal elkarteak batu dira. Espainiako Estatuan, berriz, agiria sinatu dute CEDAW plataformak, Themis Emakume Juristen Elkarteak, eta Emakume Progresisten Estatuko Federazioak, esaterako.

Elkarteok adierazi dute ez dutela onartuko andreen eskubideetan atzerapausorik ematerik, eta ohartarazi dute mugimendu feminista «geldiezina» dela. Horrez gain, azaldu dute Voxek ideia «guztiz faltsuak» zabaltzen dituela eta xedea dela «zalantza sortzea», «nahasmena nagusitzea» eta ideia feministak «sona kentzea». Voxen «jarrera arrazistak eta xenofoboak» ere arbuiatu dituzte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna