Tafallako AHTan istripua izan zuen langilea hil da

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
TAFALLA. Duela bi aste, uztailaren 15ean, oso istripu larria izan zuen langile batek abiadura handiko trenaren Tafallako (Nafarroa) obretan. LAB eta CCOO sindikatuek atzo jakinarazi zutenez, langilea hil egin da. Bi sindikatuek gertaera «zorrotz eta sakon» ikertu dadila exijitu dute.

LAB sindikatuak gogorarazi du atzokoarekin 46 direla aurten lan istripuan hil diren langileak. Sindikatuaren irudiko, ezbehar hori «bereziki krudela eta mingarria» da, «alferrikako azpiegitura» bat eraikitzeko obretan gertatu delako. Egun hartan, uztailaren 15ean, sute arriskua «muturrekoa» zenez, debekatuta zegoen laborantza arloko makineria astuna erabiltzea, baina debeku horrek ez zien eragin AHTaren obrei. «Langileak arrisku handiko bero baldintzetan lan egitera behartu zituzten, eta, ondorioz, lan istripu bat izateko aukerak ugaritu egin ziren», salatu du sindikatuak.

CCOOk, berriz, iritzi dio «premiazkoa» dela lan istripuen arazoari aurre egitea, eta Lan Arriskuen Prebentziorako legea bete dadila exijitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.