Madrilek onartu du ezingo duela defizita aldatu

Maria Jesus Montero. MARISCAL / EFE.
2018ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
MADRIL. Ustel atera zitzaion Espainiako Gobernuari defizit mugak igotzeko lehen saioa. Bruselarekin hitzartu zuen datorren urteko muga %1,8ra igotzea (%1,3tik), baina horretarako botorik ez zuen lortu Kongresuan: defizit txikiagoa eskatu zuten PPk eta Ciudadanosek, eta PSOEren balizko aliatuek ere ez zuten onartu proposamena: Podemosek, motz geratzen zelako, eta talde katalanek, berriz, PSOEk ez zuelako haiekin nahikoa negoziatu.

Porrot horri aurre egiteko, hilabeteko epean beste proposamen bat egingo duela iragarri zuen Maria Jesus Montero Ogasun ministroak, eta horretan sartuko zituela berriro Europako Batzordearekin hitzartutako helburuak. Atzo, baina, onartu zuen saioa ziur aski alferrikakoa izango dela. Sanchezen izendapena onartu zutenen baiezkoa lortuta ere, Senatuan PPk du gehiengo osoa, eta hark argi utzi du ez duela bere botoa inolaz ere aldatuko.

Muga berri horrekin Nafarroak 60 milioi euroko defizita izango zuen 2019an (BPGaren %0,3), eta 225 milioikoa, berriz, Jaurlaritzak. Horrek, ordea, aipatu du ez zuela baliatu nahi muga berria. Maiatzera arte, 128 milioi euroko defizita izan du Nafarroak (%0,62), eta 200 milioiko superabita Jaurlaritzak (%0,54).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.