Euskal Elkargoa arduratuko da itsasoko uraren kalitateaz

Bainatzeko 35 lekuetatik, 31k kalitate bikaina dute; beste hiruk «ona» dutela dio eskualdeko osasun agentziak

Erakundeetako ordezkariak, atzo, aurkezpen ekitaldia. ISABELLE MIQUELESTORENA.
2018ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
BIDARTE.Euskal Hirigune Elkargoa arduratuko da aurten Lapurdiko kostaldeko uraren kalitateaz. Guztira, elkargoak35 zonalde izango ditu ardurapean, Jean Rene Etxegarai Elkargoko lehendakariak jakitera eman duenez: «Eskualdeko Osasun Agentziak egiten dituen probek diote 35etatik 31k kalitate bikaina dutela, eta ona beste hiruk». Lehendakariak esan du azken urteetan egindako inbertsioak daudela emaitza horien oinarrian: «Tresna hauek herrien esku jarri ditugu, haien erabakiak errazteko». Esaterako, herri bakoitzeko auzapezek dute hondartzak itxi eta irekitzeko ardura. Michel Veunac Miarritzeko (Lapurdi) alkateak azaldu du udako ekaitzak direla Lapurdiko eremuetako zailtasunik handiena: «Bat-batean, milaka litro ur doaz itsasora, eta ezin dugu kutsadura kontrolatu». Esan du itsasora heltzen diren ibai eta errekek lurreko kutsadura eramaten dutela halakoetan, eta, hala, hondartzak ixten direla. Horri aurre egiteko dira, adibidez, Miarritzeko hondartza handiaren atariko 10.000 litroko bi dupa: urte guzianeuri urak bildu eta garbitzen ditu, itsasora joan aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.