Independentistek Adenen kontrola hartu dute berriz

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun
SANA. Yemen hegoaldeko milizia independentistak Aden hiriaren kontrola hartu zuen atzo. Yemengo Gobernua han ezarri zen 2015. urtean; haren eremu militarrak eta presidentearen jauregia milizia independentistaren esku daude orain, gobernuaren esanetan. Azken egunotako gatazkak Saudi Arabia buru duen koalizioa ahuldu du.

Yemengo Atzerri Ministerioak Twitterren adierazi zuen behin-behineko hiriburuan gertatutakoa «nazioarteak babestutako gobernuaren aurkako estatu kolpea» izan zela. Gobernuak eta miliziak lau egun eman dituzte gerran, eta bederatzi zibil eta hogei soldadu hil dira, gutxienez.

Abd Rabbu Mansour Hadi presidentearen gobernua eta hegoaldeko milizia independentista aliatu egin ziren huthiei aurre egiteko, ipar-mendebaldeko gerrilla xiitei. Egunotako gatazka asteazkenean hasi zen, independentistek Hadiren aliatua den alderdi islamista bati leporatu ziotenean beren aurkako misil eraso baten konplize izatea. MSF Mugarik Gabeko Medikuek «gerra egoera» dela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.