Bikotekidea jo eta iraintzea leporatuta, 41 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen

Berria -

2018ko ekainak 13
IRUN. Astelehen goizaldean, 41 urteko gizon bat atxilotu zuten Irunen (Gipuzkoa), bikotekidea jo eta iraintzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, etxean atxikita izan zuen emakumea bi hilabetez; ihes egitea lortu zuen. Epaileak deklarazioa hartu ostean, aske utzi zuten gizona, baina ezingo da hurbildu bikotekidearengana.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna