Zigor ekonomikoak jartzeko eskatu dio Guaidok Europari

Europako Batasunak babesa eman dio Guaidori, eta Batzar Nazionaleko presidente legitimotzat jo du

Juan Guaido Venezuelako oposizioko burua, atzo, Bruselan. OLIVIER HOSLET / EFE.
2020ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
BRUSELA. «Venezuelarrek bizi duten tragediari amaiera emateko tresna bila nabil Europan». Juan Guaido Venezuelako oposizioko buruaren hitzak dira, atzo Bruselan eginiko agerraldian. Bertan, «ahotsik ez» dutenen izenean dagoela ziurtatu zuen.

Hainbat eskaera egin zizkion Guaidok Europari: besteak beste, Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen erregimenari zigor ekonomikoak ezartzea, edota urredun sektorea murriztea. Horrez gain, EB Europako Batasunari babesa eskatu zion «venezolar errefuxiatuen krisiaren» aurrean. Halaber, ziur dago Europak urratsak egingo dituela «bere herrialdeak pairatzen duen etnozidioa» bukatzeko .

Gogor kritikatu zuen GuaidokMaduro presidentea: «Modu sadikoan erabiltzen du boterea, bahitzen eta torturatzen». Gainera, adierazi zuen herrialde batu bat dagoela «askatasunaren eta demokraziaren bila»,eta ez dela arazo ideologiko bat.

Oposizioko liderra Josep Borrell Europako Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariarekin batzartu zen atzo, Bruselan, eta Venezuelan prozesu politiko bat izateko «ikuspegi komuna» izatea beharrezkoa dela nabarmendu zuten.

Borrellek adierazi zuen EBkbabesa ematen ziola Batzar Nazionalari, «Venezuelan demokratikoki aukeratutako organo bakarra izanik». Guaido bertako presidente legitimotzat jotzen duela ere adierazi zuen politikari espainiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.