AEBak eta Erresuma Batua, Palestinaren ebazpenaren aurka NBEko kontseiluan

Berria -

2014ko abenduak 31
NEW YORK. NBEko Segurtasun Kontseilua 23:00etan zen biltzekoa atzo, Jordaniako diplomazialari batek Maan albiste agentziari esan dionez. Herenegun Palestinako ordezkaritzak ebazpenaren zirriborro bat aurkeztu zuen NBEn, baina AEBak eta Erresuma Batua ebazpenaren aurka agertu ziren. Halere, herrialde arabiarretako ordezkariek testua babestu zuten. Ebazpenak bi estatuko irtenbidearen alde egiten du. Ekialdeko Jerusalem izendatzen du Palestinako hiriburu, eta kolonizazioak gelditzeko eta preso palestinarrak askatzeko eskatzen du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna