Espainiako Fiskaltzak Kataluniakoa gabe jarriko du Masen aurkako salaketa

Romero de Tejada eta Torres-Dulce fiskalak, artxiboko irudian.
Romero de Tejada eta Torres-Dulce fiskalak, artxiboko irudian. TONI ALBIR / EFE

Berria -

2014ko azaroak 18
MADRIL. Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak bakarrik jarriko du Artur Mas Kataluniako presidentearen aurkako salaketa, A-9ko kontsulta legez kanpo antolatzea egotzita. Erabaki hori hartu du, Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiak salaketarekin bat ez egitea erabaki ondoren. Kataluniako fiskalen batzarrak dio ez dagoela salaketarako oinarri juridikorik. Torres-Dulcek bilera batera deitu ditu biharko. Espainiako Gobernuak, berriz, jakinarazi du Mariano Rajoy presidenteak erantzun diola Artur Masek bidalitako eskutitzari, baina edukiaren berri zehatzik ez du eman. Hilaren 29an Bartzelonara joango da Rajoy, bere jarrera «hobeto azaltzera».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna