PANek Hagako auzitegian salatuko du Israel, aste honetako hilketengatik

Berria -

2018ko maiatzak 18
HAGA. PAN Palestinako Aginte Nazionalak Israel salatuko du Nazioarteko Zigor Auzitegian, aste hasierako gertakariengatik. Salaketa PANeko Atzerri ministro Riad al-Malikik aurkeztuko du pertsonalki, datorren asteartean edo asteazkenean. Erakundeak ez du azaldu gizateriaren aurkako krimenengatik edo genozidioagatik salatuko duen Tel Aviv. Israelgo soldaduek 62 palestinar hil zituzten astelehenetik asteartera, eta 2.700 baino gehiago zauritu. Martxoaren 30ean hasitako protestetan, guztira 110 dira Israelgo armadak hildakoak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna