Nicola Sturgeon, SNPko buruzagi izateko hautagai Alex Salmonden ordez

Berria -

2014ko irailak 25
EDINBURGO. Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma galdu ostean kargu politikoak utziko zituela esan zuen Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak, eta Nicola Sturgeonek, haren bigarrenak, atzo aurkeztu zen SNPko buruzagi eta Eskoziako aurreneko emakumezko gobernuburu bilakatzeko hautagaitza. Westminsterreko hiru alderdi nagusiei eskuduntza gehiago emateko hitza betetzeko ohartarazi zien. SNPk 32.000 afiliatu zituen, eta erreferendumari esker, 57.000 ditu: Erresuma Batuko alderdi handienetan hirugarrena da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna