Israelgo soldaduek palestinar gazte bat hil dute Qalandiako errefuxiatu gunean

Berria -

2014ko abenduak 17
RAMALLAH. Ramallahetik gertu dagoen Qalandia errefuxiatu gunean, 21 urteko palestinar bat hil du Israelgo armadak. Mahmud Abdullah Udwan gaztea bere etxeko teilatuan zegoen, soldaduak auzoan sarekada egiten ari zirela; buruan egin zioten tiro. Atzo arratsean egin zioten hileta, eta 10.000 lagun baino gehiago bildu ziren. Istiluak sortu ziren, eta Israelgo indar armatuek gutxienez 30 lagun zauritu zituzten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna