Baskonia aurkari txikia izan da Bartzelonarentzat (77-67)

Hogei puntugatik galtzen iritsi da atsedenaldira, eta ezin izan du aldea irauli. Kanporaketa postuetatik irten da.

2019ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Baskoniak sasoiko partida kaskarrenetako jokatu atzo Bartzelonaren pistan, eta 77-67 galdu zuen. Porrota espero zitekeen, Bartzelona sasoi betean baita, baina ez hain irudi iluna ematea. Milanek Maccabiri irabazi zionez (87-83), Gasteizko taldea Euroligako kanporaketa postuetatik irten da.

Baskoniak oso gaizki ekin zion partidari, eta lehen laurdena 22-9 galtzen bukatu ondoren, Bartzelonak hogei puntura ireki zuen aldea atsedenaldian (46-26). Gasteizko taldeak susperraldia izan zuen hirugarren laurdenean, eta aldea erdira murriztu zuen (54-44, 27.min.), baina etxekoek ondo kudeatu zuten errenta azken laurdenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.