Arangurenek Urrutikoetxea ordezkatuko du ostiralean

Bizkaitarrak mina du eskuin eskuan, eta aginagarra ariko da haren ordez. Victorrek Bengoetxea ordeztuko du berriz

Aitor Aranguren, artxiboko irudi batean. BAIKO.
2020ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
PILOTA. Mikel Urrutikoetxeak ez du jokatuko ostiralean Zestoan (Gipuzkoa), Jaka-Zabaletaren aurka. Zaratamoztarrak mina du eskuin eskuan, eta Baiko Pilotak Aitor Arangurenen alde egin du hura ordezkatzeko. 19 urteko atzelari aginagarrak lehen partida jokatuko du maila nagusiko binakakoan. Estreinako zaila izango du, bera eta Aimar Olaizola liderren aurka ariko baitira. Baikoko bikotea larri dago, azken-aurrena baita, Irribarria-Rezustarekin berdinduta, lau garaipenekin.

Baikok, halaber, beste aukera bat eman dio Victor Estebani, eta aurrelariak hirugarrenez jarraian ordezkatuko du Oinatz Bengoetxea. Victor eta Jon Mariezkurrena Irribarria-Rezustaren aurka ariko dira larunbatean, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.