EHEk dirua biltzeko kanpaina abiatu du, egoera ekonomiko «estutik» irteteko

2020ko urriaren 16a
00:00
Entzun
ERREDAKZIOA. EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek dirua biltzeko kanpaina bat abiatu du, eta herritarrei ekarpenak egiteko deia egin die, sare sozialen bitartez. Izan ere, elkarteko kideek azaldu dute COVID-19aren izurriaren ondorioz egoera ekonomiko «estuan» daudela eta finantzaketa behar dutela. «Jaiak debekatuta, ezin ditugu txosnak jarri, gure diru iturri nagusienetakoak», gogoratu dute. Hori dela eta, dirua biltzeko kanpaina bat abiatu dute, eta hiru bide jarri dituzte diru ekarpenak egiteko: kontu korrontearen bidez, EHEko bazkide eginezeta elkartearen dendan materiala erosiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.