'The Good Fight'

The Good Fight drama judizialak azken denboraldia abiatu du. MOVISTAR P.-AMAZON.
2022ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Sortzaileak: Michelle King, Robert King. Aktoreak: Christine Baranski, Rose Leslie, Erica Tazel, Cush Jumbo, Delroy Lindo. Herrialdea: AEB. Urtea: 2022. Non ikusi: Movistar Plus, Amazon Prime Video. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Drama.

The Good Wife telesail goratuaren spin-off gisa abiatu zuen bidea, eta dagoeneko iritsi da amaierara. Seigarren denboraldia izango da mundu judizialari loturiko fikzio honen azkena, eta agurreko atalak astero emango dituzte, azarora bitarte. Adierazpen askatasuna mehatxupean eta Gerra Hotz baten atarian, Diane Lockhart protagonista harrapatuta sentituko da, zurrunbilo betean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.