'Hausen'

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Sortzaileak: Thomas Stuber. Aktoreak: Long Dang Ngoc, Constanze Becker, Andrea Guo, Tristan Gobel, Stefan Haschke. Herrialdea: Alemania. Urtea: 2020. Non ikusi: HBO Max. Atal bakoitzaren iraupena: 50 minutu. Generoa: Fantasiazkoa. Thrillerra.

Alemaniako telesail hau etxe sorginduen inguruko istorio bat da. Ama hil ostean, aita-semeak bizilekuz aldatuko dira, baina berehala ohartuko dira eraikin berriak berezko bizitza duela. Eraikina bertan bizi diren pertsonen sufrimenduaz elikatzen da, eta semeak ahaleginak eta bi egin beharko ditu eraikinaren sorginkerian murgilduriko aita konbentzitu eta bertatik ihes egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.