Seul prest agertu da Ipar Korearen eta AEBen arteko zubi lana egiteko

Berria -

2018ko maiatzak 18
SEUL. Hego Koreako Segurtasun Nazionalerako Agentzia prest agertu da Ipar Korearen eta AEBen arteko harremanak bultzatzeko. Bi aldeek hitzordua jarri zuten ekainaren 12rako, Singapurren, baina Piongiangek kolokan jarri du, AEBek eta Hego Koreak hasitako maniobra militarren ondorioz. Piongiangen Korearen batasunerako batzordeko buru Ri Son Gwonek, ordea, atzo berretsi zuen ez dela Seulekin eseriko «harremanak haustera eraman zuen egoera larria konpontzen ez bada», maniobra militarrei erreferentzia eginez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna