Jazzaldian doako bederatzi kontzertu izango dira Alderdi Ederreko gunean

2018ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
MUSIKA. Hainbat gunetan banatu ohi du Donostiako Jazzaldiak bere eskaintza, eta aurten, doako bederatzi kontzertu hartuko ditu Alderdi Ederreko eremuak. Hainbat euskal artista igoko dira bertako oholtzara, hala nola Victor de Diego, Old School Funky Family, Sara Mansilla, Voltaia, The Disappointments eta Albericola. Baina nazioarteko musikariek ere joko dute gune berean; tartean, Dick Oatts, Julian Lage, Derek Brown eta Trojan Sound System. Azken horrekin Dennis Alcaponek eta Dawn Pennek egingo duten emanaldia nabarmendu dute antolatzaileek. Uztailaren 25etik 29ra izango da Donostiako 53. Jazzaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.