Garraio Sailak ETSren lizitazioko iruzurra ukatu du

2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EH Bilduk ETSren ustezko irregulartasun baten berri eman zuen ostegunean, erakunde publikoak Sener enpresari 1,2 milioi euroan adjudikatutako kontratu bat aldez aurretik hitzartuta egon zitekeela aditzera emanez. Bada, alderdiari erantzunez, Garraio Sailak ohar bat kaleratu du, EH Bilduren adierazpenak «akusazio zeharo faltsuak» direla eta horien helburua «Jaurlaritzaren sinesgarritasuna ahultzea eta ETSren lanari prestigioa kentzea» dela esateko. Zeresana eman duen lizitazioko pleguaren metadatuak oinarri gisa erabilitako beste «dokumentu zahar batenak» direla argudiatu du Garraio sailak, eta gertatutakoak «ohiko jardunbide» bati erantzuten diola azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.