Teherango bost erasotzaileak EIk errekrutatutako irandarrak ziren

2017ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
TEHERAN. Irango Segurtasun Nazionaleko Goi Batzordeak jakinarazi duenez, herenegun Teheranen parlamentuari eta Khomeini aiatolaren mausoleoari eraso egin zieten bost ekintzaileak EI Estatu Islamikoko kideak ziren, bostak irandarrak. Gutxienez hamahiru pertsona hil eta 50 zauritu zituzten; lehen aldia da muturreko talde sunitak eraso bat egin duela herrialde horretan. Irango Atzerri ministro Mohammad Javad Zarifek «nazkagarritzat» jo ditu AEBetako presidente Donald Trumpen adierazpenak; AEBetako presidenteak adierazi zuen Teheranekerasoa ahalbidetu zuela «terrorismoari propaganda» egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.