Langile bat hil da Iruñean, obra batean oso goitik erorita

Istripuaren unean bertan hil da behargina. Lau egunean Euskal Herrian lan istripuz hildako hirugarren langilea da.

Berria -

2018ko abuztuak 15
IRUÑEA. Tafallako eraikuntza enpresa bateko 52 urteko B.E.A Errioxako (Espainia) langilea obra batean lanean ari zela hil zen atzo, oso goitik erorita. Iruñeko Erripagaina auzoan gertatu zen ezbeharra; langilea istripua gertatu eta ber-bertan hil zen, eta hara joandako anbulantziak ezin izan zuen ezer egin. Foruzaingoak eguerdiko ordu bietan jaso zuen abisua, eta behaketak egin eta lekukotasunak jasotzen aritu zen. Auzi medikuak ere istripua izan zen lekura bertaratu ziren ikerketak egitera.

Euskal Herrian lau egunean lan istripuz hil den hirugarren langilea da atzokoa. Igande gauean, arrantzale bat hil zen Hondarribian (Gipuzkoa), arrantza deskargatzen ari zela portutik itsasontzira erorita. Larunbatean, berriz, beste langile bat hil zen Vianako (Nafarroa) Papelera del Ebro enpresan. Fabrikako teilatua konpontzen ari zela, hura puskatu, eta makina baten gainera erori zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna