Argindar merkeagoak %0,5era jaitsi du inflazioa: tasa apalena 2008 hasieratik

2019ko urriaren 12a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Inflazioak beste koska bat egin du behera Hego Euskal Herrian: aurtengo irailean iazkoan baino %0,5 gorago daude prezioak. Mailarik txikiena da 2008ko urtarrilaz geroztik, eta gehiago urruntzen ari da Europako Banku Zentralak helburu duen mailatik —%2tik gertu, baina azpitik—. Abuztutik irailera ez da aldaketarik izan, baina duela urtebete argindarrak izandako garestitze handiak esplikatzen du aurtengo irailean urte arteko inflazioa bi hamarren jaistea. Berogailuetarako gasolioa eta gasaren prezioak ere merkatu egin dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.