Albistea entzun

ZUZENDARIARI

Eusko Jaurlaritzarentzat, nafarrak 'estatukide' eta Iparraldekoak 'atzerritar'

Erkuden Barandiaran Goñi. -

2022ko irailak 8 - Bakaiku

Martxelo Otamendik jarri nau arrastoan (Eustaten, leitzarrak melillarren pare). EAEko hoteletan uztaileko bisitarien kopurua eman du Eustatek (Jaurlaritzaren estatistika erakundeak) berriki. EAJren esku dagoen Eustatek, Nafarroako bisitariak Estatuko beste bisitariak bezala eta Ipar Euskal Herrikoak Atzerriko bisitariak bezala sailkatzen gaitu. Hortaz, EAJrentzat eta Jaurlaritzarentzat, nafarrok eta jaendarrak edo murtziarrak jatorri berekoak gara, baina EAEtarren (espainiar) estatukide. Bidasoaz bestaldeko euskal herritarrak, ordea, lituaniarrak edo greziarrak bezain atzerritar. Harrapazan.

Beraz, agerian uzten du, irizpide espainiar peto batez sailkatzen dituela herritarrak Jaurlaritzak, EAEz kanpoko euskal herritarrok existituko ez bagina moduan. Bost axola bisitariok euskaldunak garen eta, are, euskarazko zerbitzua eskaintzen zaigun edo ez. Burutik pasa ere ez.

Irakaslea naizenez, Jaurlaritzak EAEko ikasleen ezaugarriei buruz argitaratutako zenbait txosteni erreparatu diet, eta gero egunerokoan bizi dugunarekin alderatu. Bai ba, hezkuntzaren eremurako ere bi jatorri nagusi esleitzen zaizkie ikasleei: bertakoak eta atzerritarrak. Pasaporteak ebazten du auzia! Bertakoak ez dira euskal herritarrak, espainiarrak baizik. Atzerritarrak pasaporte espainiarra ez duten guztiak dira. Bestela esanda: Amezketako, Bilboko, Jerez de la Fronterako eta Alcantarako haurrak bertokoak omen dira guztiak. Nafarrok ere bai, dokumentazio espainiarra dugun neurrian. Aldiz, Urruñako, Mauleko edo Baigorriko haurrak atzerritarrak dira Euskadin, Bordele, Buenos Aires, Marraketx edo Hanburgokoak bezainbeste, espainiar dokumentaziorik eduki ezean! Negargura sartu zait. Hau da hau arduragabekeria eta noraeza, hau iparra galduta ibiltzea. Ez da bakarrik Jaurlaritzak Espainiako betaurrekoak janzten dituela, Espainiar estatuaren beste edozein atal administratibok bezala. Gainera, irizpide erabat okerra da, EAEko Hezkuntza sistemak neurri handi batean euskaraz diharduen neurrian. Ume eta gaztetxoengan duen eragina penagarria izan ohi da.

Hain gaude azpiratuta, espainiar ikuspegia hain dugu xurgatuta eta barneratuta, gauzarik oinarrizkoenei ere ezin diegula bere izenetik esan? Nola izango da ba jatorriz bertakoa Euskal Herrian, Gandiako edo Chiclanako haur bat? Nola izango da atzerritarra Euskal Herrian, Hazparneko alaba edo Uztaritzeko semea? Erotu gara? Garai batean, nafar askok mirespenez eta itxaropenez begiratzen genion Jaurlaritzari. Zein oker eta engainatuta geunden!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hutsaren bahea
Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.