ZUZENDARIARI

Gaztea naiz, eta zera diot

Aratz Fernandez de Pinedo.
Gasteiz.
2020ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Batxilergo gogorra konfinatuta amaitu eta selektibitate jasanezina egin ostean, kurtso guztian zain neramana heldu da, udako oporrak, zeinetan zaborra ikasteari utzi eta gustatzen zaizkidan gauzak egin ditzakedan. Lagunekin aspertu arte egon, afaltzen bukatu eta ordu txikiak arte txorakeriak esaten aritu, festan irten (auzokoetan, festa nagusietan, ondoko herrikoetan, jaialdietan, astearteetan, ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan edo denetan), ligatzen saiatu eta kalabazak jaso, ezagutu berri dudanaren lagun mina egin, saskibaloian jolastu edo jendez gainezka dagoen hondartzara joan eta beroa pasatu. Zeozer aipatzearren. Eta hara non, koronabirusak pikutara bidali duen zerrenda luzea.

Badakit distantzia sozialak, jaiak bertan behera uzteak eta halakoek gizarte osoari eragin dietela, baina ez dago ukatzerik gu garela gehien kaltetuak... 18 urterekin ikusi nahi nituzke gazteak Satanasen pare jartzen ibiltzen diren horiek. Izan ere, etengabe, «izurritearen errudun nagusiak gazteak dira» edo «gazte ardurgabeek agerraldia eragin dute» bezalakoak entzun behar ditut, Jaurlaritzak bilatzaile nahikoa ez duen bitartean, osasungintzan lehengo murrizketekin jarraitzen den bitartean, kurtsoa hasteko aste gutxira aurreikuspenik ez dagoen bitartean, jende askok osasun bermerik gabe lanera joan behar duen bitartean...

Ba badakizue zer? Joan zaitezte pikutara, gazteon izenean ez bada ere, nire izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.