739.000

2018ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
IRABAZIAK, EUROTAN

Baionako bestak ordaintzearekin, Baionako Udalari 739.000 euro sartu zaizkio.

167.440 eskumuturreko salduak.

Bestetako sarrera 8 eurotan finkatua zuten ostiraletik igandera. Urririk —baionesentzat—, 39.000 banatu zituzten; profesionalei, 5.000. 16 urtez beherakoentzat urririk zen. Erran nahi baita, 1.073.000 euro sartu dira ordainketaren bidez.

601.000 euro. Ordainketa sistema plantan ezartzeko gastatu zutena, eskumuturrekoak, salmenta tokiak eta zaintza lanak barne.

3.068.000 euro. Baionako besten kostu orokorra udalarentzat. Eskumuturrekoen irabaziez gain, 655.000 euroren irabaziak izan ditu udalak. Irabazi horiek espazio publikoa ostatu, saltzaile eta zaldiko-maldikoei alokatuz lortzen ditu. Orotara, 1.073.000 euro gelditzen zaizkio udalari ordaintzeko.

%5 eta %10 gutxiago. Orotara, ordainduz ala urririk, 211.440 eskumuturreko banatu zituzten, jakinez 16 urtez beherakoentzat urririk dela. Iaz baino bestazale gutxiago bildu zela iruditu zitzaien, baita udalekoei ere; ororen buru, pentsatzen dute %5 eta %10 gutxiago dela etorri. Ez dute pentsatzen ordaintzearengatik dela; Frantziako Tourra eta Munduko Futbol Txapelketari lotuago ikusten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.