Rementeriak dio ez dela zorra murrizteko abagunea; Olanok aurkakoa egingo du

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. Bizkaiko ahaldun nagusiak onartu du erakusleek ekonomiaren motelaldi bat islatzen dutela, baina ez du «alarmismoaren» beharrik ikusten, egoera «ona» delako, eta ez delako «ikusten» 2020. urtean bilketa eta hazkundea okertuko direnik. Horrekin batera, esan du ez dela zorra murrizten hasteko abagunea, «defizita» ekarriko lukeelako. Bada, Gipuzkoako Ogasunak 46,9 milioi euroko zorraren amortizazio gehigarria egiteko foru araua aurkeztu du Batzar Nagusietan, eta diputazio biek irizpide desberdinak dituztela islatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.