Meningitisaren txerto berria jarriko du Jaurlaritzak

2019ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du meningitisaren aurkako beste txerto bat jarriko diela eskola umeei. Osasun Sailak azaldu du azken urteetan Europan sumatzen ari direla W eta Y serotipoetako meningitisa hedatzen ari dela. Orain arte, C hepatitisaren aurkako txertoa jarri diete umeei —hiru txandatan: 4 hilabeterekin, urtebeterekin eta 12 urterekin—. Datorren ikasturtean hasiko dira serotipo berrien aurka egiten duen txertoa ematen: 12 urtekoei ipiniko diete. Beraz, 2008an jaiotakoekin hasiko dira. Hala ere, aurreko urteetan jaioek ere jasoko dute: 2001ean, 2002an eta 2004an jaioek, datorren ikasturtean; 2003koek eta 2005ekoek, hurrengoan; eta 2006koek eta 2007koek, 2021-2022koan.

Nekane Murga Osasun sailburua legebiltzarrean izan zen atzo, eta han iragarri zuen txertoaren aldaketa. Osasun etxeetako gatazka ere hizpide izan zuen —greba egin zuten astelehenean—: «lehentasuntzat» jo du zerbitzu hori indartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.