Sexu eraso baten harira, bi gizon atxilotu dituzte

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzaintzak bi gizon atzeman zituzten atzo Bilbon, goizaldean sexu eraso bat egitea leporatuta. Polizia iturriek azaldu dutenez, atzo goizean jaso zuten emakume baten salaketa. Iturribide inguruan atxilotu zituzten bi gizonak, Alde Zaharrean. Ertzaintzak oraingoz ez du informazio gehiagorik zabaldu salaketa horri buruz.

Asteburuan beste eraso bat salatu dute Sestaon (Bizkaia), jaietan. Sexu abusuak egin dizkiotela jakinarazi du andre batek, eta, udalaren arabera, gizon bat identifikatu dute. Emari talde feministak antolatuta, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean herrian. Udal taldeek, ohar baten bidez, erasoa gaitzetsi dute, eta «konplize» ez izateko eskatu diete herritarrei.

Jaietako sexu abusuekin lotuta, hain justu, gizon bat epaitu zuten atzo Donostian, Aste Nagusian adingabe bati abusuak egitea leporatuta. Akusazioak aitortu zituen, eta konforme azaldu zen sei hilabeteko kartzelaldiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.